0 Produktuak = 0,00 €

Lege abisua

GIPUZKOAKO EHIZA FEDERAZIOA (aurrerantzean, ARDURADUNA) webgunearen arduraduna da eta dokumentu hau erabiltzaileen esku jarri du. Bere xedea da 34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoak (LSSICE; EAO, 166 zk.) dioena betetzea, bai eta erabilera-baldintzak jakinaraztea ere webgunearen erabiltzaile guztiei.

Webgunea erabiltzen duen pertsona oro erabiltzaile bilakatuko da eta horrek esan nahi du hemen zehaztutako xedapen guztiak eta indarreko beste lege-xedapen guztiak bete beharko dituela.

GIPUZKOAKO EHIZA FEDERAZIOAK webgunean jasotako edozein informazio mota aldatzeko eskubidea izango du. Horretarako, ez du aurretiko oharra argitaratzeko edo erabiltzaileak informatzeko beharrik izango; nahikoa izango da informazio berria GIPUZKOAKO EHIZA FEDERAZIOAREN webgunean argitaratzearekin.

Identifikazio-datuak

  • Domeinuaren izena: fedecazagipuzkoa.com
  • Merkataritza-izena: GIPUZKOAKO EHIZA FEDERAZIOA
  • Izen soziala: GIPUZKOAKO EHIZA FEDERAZIOA
  • IFK: G20155131
  • Egoitza: Anoeta Pasealekua 5, 20014 Donostia (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: 943 474 642
  • Posta-e: info@fedecazagipuzkoa.com
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroko parte; 104. zk.

Jabetza intelektuala eta jabetza industriala. Eskubideak

ARDURADUNAREN titulartasunpekoak dira ondokoak (zerrenda azalpenezkoa da soil-soilik, ez da murriztailea): webgunea, bere programazioa, edizioa, konpilazioa, funtzionatzeko behar dituen osagaiak, diseinuak, logoak, testu eta/edo grafikak. Dagokionean, egileen berariazko baimena edo oniritzia dauka. Webguneko eduki guztiak jabetza intelektual eta industrialeko araudiak babestuta daude. Halaber, dagokion erregistro publikoetan inskribatuta daude.

Helburua dena dela, edukiren bat osotasunean edo partzialki erreproduzitu, erabili, ustiatu, banatu eta merkaturatu ahal izateko ARDURADUNAREN berariazko baimen idatzia jaso beharko da aldez aurretik. Baimenik gabeko erabilera guztiak egilearen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen arau-hauste larritzat joko dira.

ARDURADUNArenak ez diren eta webgunean azal litezkeen diseinu, logotipo, testu eta/edo grafikak beren jabeen titulartasuna dira. Horien inguruko edozein balizko eztabaidari dagokionez, aipatu jabeena izango da ardura.

ARDURADUNAk berariazko baimena ematen du hirugarrenek webgunearen eduki zehatzetara zuzenean bidera dezaten; eta, edozein kasutan, fedecazagipuzkoa.com webgune nagusira bidera dezaten.

ARDURADUNAk titularren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak aitortzen ditu. Webgunean aipatzeak edo jasotzeak ez du esan nahi inolako eskubide edo erantzukizunik dagoenik horiengan, ez eta ARDURADUNAk babestu, diruz ordaindu edo gomendatzen dituenik ere.

Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen balizko arau-husteen edo webguneko edozein edukiren inguruko iruzkinak egiteko, posta elektroniko bat bidal daiteke info@fedecazagipuzkoa.com helbidera.

Erantzukizunak

Webgunearen Erabiltzailearen Betebeharrak eta Erantzukizunak

Erabiltzaileak ondoko konpromisoak hartuko ditu:

  • a) Webgunea, bere edukiak eta zerbitzuak era egokian eta legea betez erabiliko ditu, ondokoekin bat: (I) unean-uneko indarreko legedia; (II) Webgunearen Erabilera-baldintza Orokorrak; (III) orokorki onartutako morala eta ohitura onak; eta (IV) ordena publikoa.
  • b) Webgunera sartzeko beharrezkoak diren bitarteko eta osagai tekniko guztiez hornitzea.
  • c) Benetako informazioa sartzea Webgunean jasotako inprimakiak eta ereduak izaera pertsonaleko bere datuekin betetzean. Eta datuok uneoro eguneratuta izatea, jasotako informazioa Erabiltzailearen benetako egoerara egoki dadin. Egin dituen adierazpen faltsu edo oker guztien arduraduna izango da Erabiltzailea. Eskaini duen informazioak ARDURADUNAri edo hirugarrenei sor dizkien kalteen gaineko ardura izango du ere.

Erabiltzaileak, halaber, ez ditu ondokoak egingo:

  • a) Webgunea eta/edo bere edukiak baimenik gabe edo iruzurrezko eran erabiltzea zilegi ez diren, Erabilera-baldintza Orokor hauetan debekatuta dauden, hirugarrenen eskubide edo interesen aurka doazen helburu edo xedeetarako. Era berean, ez ditu erabiliko zerbitzu, dokumentu, artxibo eta edozein ekipo informatikotan gordetako edukiak kalte, indargabe, gehiegi karga, narria dezakeen edo beren funtzionamendu arrunta ekidin dezakeen edozein eran.
  • b) Webguneko mugaturiko bitarteko edo arloetara sartu edo sartzen saiatzea, horretara sartzeko eskaturiko baldintzak bete gabe.
  • c) Kalteak eragitea Webgunearen sistema fisiko edo logikoetan, bere hornitzaileetan edo hirugarrenetan.
  • d) ARDURADUNAren, bere hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko edo logikoak kalte ditzaketen birus informatikoak edo beste edozein sistema fisiko edo logiko sarean sartzea edo zabaltzea.
  • e) ARDURADUNAren, hirugarren hornitzaileen eta beste Erabiltzaile batzuen datuetara sartzen saiatzea, erabiltzea eta/edo manipulatzea.
  • f) Edukiak erreproduzitu edo kopiatzea, banatzea, jendartearen esku uztea komunikazio publikoko edozein modalitateren bitartez, eraldatzea edo aldatzea, ondokoak eman ezean: Eskubide horien titularraren baimena dauka; edo legeak hori egitea baimentzen dio.
  • g) Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideei, ARDURADUNAren edo edukietara gehitutako hirugarrenen eskubideak identifikatzeko datuei buruzko oharrak eta edukietan sarturiko edozein babes-gailu tekniko edo informazio-mekanismo ezabatu, ezkutatu edo manipulatzea.
  • h) Edukiak eskuratzea edo eskuratzen saiatzea, horretarako ezarri diren edo edukiak hartzen dituzten webguneetan berariaz jasota dauden edo, orokorrean webgune batentzat edo/eta bere edukientzat arriskurik edo kalterik suposatuko ez dutelako Interneten erabiltzen ohi diren bitarteko edo prozedurekin bat ez datoz bitarteko edo prozedurak erabiliz xede horretarako.
  • i) Zehazki, eta azalpen gisa, inolako mugarik ezarri gabe, Erabiltzaileak ez du informazio, datu, eduki, mezu, grafika, marrazki, soinu- eta/edo irudi-artxibo, argazki, grabazio edo softwarerik transmititu, zabaldu edo hirugarrenen esku jarriko. Orokorrean, ez du transmititu, zabaldu edo hirugarrenen esku jarriko:
    • (I) Oinarrizko eskubideen eta Konstituzioan, Nazioarteko itunetan eta indarreko beste lege-xedapen guztien aurka doan eta aipatuak gutxietsi edo hausten dituen edozein material.
    • (II) Delituak, iraintzeak, difamatzeak, indarkeria bultzatzen dituen eta, orokorrean, legearen, moralaren, orokorki onarturiko ohitura onen edo ordena publikoaren aurka doan edozein material.
    • (III) Sexu, arraza, erlijio, siniste, adin edo izaera arrazoiengatiko portaera, jarrera edo pentsamendu diskriminatzaileak sustatzen edo zabaltzen dituen edozein material.
    • (IV) Delituzko, indarkeriazko, laidozko, kalterako, umiliatzeko produktu, osagai, mezu eta/edo zerbitzuak edo, orokorrean, legearen, moralaren, orokorki onarturiko ohitura onen edo ordena publikoaren aurkakoak diren produktu, osagai, mezu eta/edo zerbitzuak sartu, eskura utzi edo ahalbidetzen dituen edozein material.
    • (V) Ezinegon- edo izu-egoera onartezin bat sortuko duen edo sor dezakeen edozein material.
    • (VI) Jokabide arriskutsuak, osasunaren eta oreka psikikoaren aurkakoak sustatu edo aipatuetan parte hartzera bultatzen duen edozein material.
    • VII) Nahiz eta jabetza intelektual edo industrialari buruzko legediak ARDURADUNAri edo hirugarrenei aitortzen dizkien eskubideen eskutik babestua egon, horretarako baimenik ez duen xede baterako erabiltzea edozein material.
    • (VIII) Ohore, norbanakoaren eta familiaren intimitatea eta pertsonen irudiaren kontrako edozein material.
    • (IX) Publizitate izaerako edozein material.
    • (X) Webgunearen funtzionamendu arrunta oztopatuko duen birus edo programaren bat daraman edozein material.

Erabilera-baldintza Orokor hauetan zehaztutako betebeharretako edozein zabarki edo era gezurtian beteko ez balu Erabiltzaileak, ARDURADUNAk ez-betetze horren ondorioz pairatu dituen kalte guztien gaineko erantzukizuna hartu beharko du.

GIPUZKOAKO EHIZA FEDERAZIOAren erantzukizunak

ARDURADUNAk zerbitzua eten edo Erabiltzailearekin ezarritako harremana berehala eten dezake, webgunea Erabilera-baldintza Orokor hauen aurka erabiltzen duela detektatu bezain pronto. Halaber, ez du erantzukizunik izango Webgunea erabiltzearen ondorioz pairatutako kalte, galera, erreklamazio edo gastuen gainean. Bere erantzukizun bakarra kalte horiek sor ditzaketen edukiak ahal bezain laster ezabatzea izango da, dagokion ohartarazpena jaso ostean. ARDURADUNAk ez du inolako erantzukizunik izango bere Webgunean argitaratutako informazioaren gainean, beti ere informazio hori manipulatua izan bada edo ARDURADUNArekin loturarik ez duen hirugarren batek sartu badu.

ARDURADUNAk ez du webgunean jasotako osagaien edo informazioen etenik gabeko sarbidea, bistaratze egokia, deskarga edo erabilgarritasuna bermatuko, bere kontroletik at dauden alderdien edo egoeren ondorioz zailtasunak, arazoak edo eteteak gertatzen diren kasu guztietan.

Cookieak erabiltzea

Webgune honek cookie teknikoak (zerbitzariak webgunera sartu den lagun horren ordenagailura bidaltzen dituen informazio-artxibo txikiak) erabil ditzake webgunearen funtzionamendu eta bistaratze egokirako ezinbestekoak diren zenbait eginkizun gauzatu ahal izateko. Erabilitako cookieak, nolanahi ere, aldi baterakoak dira. Beren xedea da nabigazioa eraginkorragoa egitea eta erabiltzaileak saioa amaitzen duenean desagertu egingo dira. Cookieek, berez, ez dute izaera pertsonaleko daturik eskaintzen, inola ere, eta ez dira mota horietako datuak biltzeko erabiltzen.

Cookie delakoen bitartez, erabiltzaileak erabiltzen duen nabigatzailea detekta dezake webgunearen ostatu den zerbitzariak, beti ere nabigazioa errazteko xedearekin. Honela, iraganean erregistratu diren erabiltzaileek beraiei soilik zuzenduriko eremu, zerbitzu, promozio edo lehiaketez gozatzeko aukera izango dute, bisita bakoitzean beren burua erregistratzeko beharrik izan gabe. Audientzia, trafiko-parametroak, aurrerapena eta sarreren kopurua kontrolatzeko, etab., erabil daitezke ere cookieak. Kasu honetan, baztergarriak dira teknikoki, baina erabiltzailearentzat onuragarriak dira. Webguneak ez du baztergarria den cookierik instalatuko erabiltzailearen aurretiko baimenik gabe.

Webguneak cookie propioak zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, analisi-xedeetarako eta erabiltzaileari publizitate pertsonalizatua eskaintzeko. Horretarako, bere nabigazio-ohituretan (bisitatuko webguneak, esaterako) oinarritutako profil bat sortuko du sistemak. Webgunera sartzen den erabiltzaile orok cookieen erabilerari buruzko informazioa jasoko du, banner higikor baten bitartez. Cookieen erabilera onartuz gero bannerra desagertuko da. Erabiltzaileak, ordea, onarpen horri uko egiteko aukera izango du uneoro. Halaber, informazio horretan sakontzeko aukera izango du, Cookie Politika atala kontsultatuz.

Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu eta cookieak jasotzen dituen bakoitzean ohar bat jasotzeko aukera du. Honela, cookieen instalazioa ekiditeko gai izan daiteke. Arren, zure nabigatzailearen jarraibideak kontsulta itzazu aurreko informazioan sakontzeko.

Esteka politika

Baliteke erabiltzailea webgune honetatik beste webgune batzuen edukietara bideratua izatea. ARDURADUNAk ezin duenez hirugarrenek beren webgunetan sartzen dituzten edukiak kontrolatu, ez du inolako erantzukizunik izango aipatu edukien gainean.

Nolanahi ere, nazio-mailako, nazioarteko legedia, morala edo ordena publikoaren aurka doan edozein edukiera berehala kenduko du, webgune horretara daraman esteka bere webgunetik kenduz. Horrez gain, zalantzazko eduki horren berri emango die agintari eskudunei.

ARDURADUNAk ez du erantzukizunik hartuko foro, txat, blog-sortzaile, iruzkin, sare sozial edo hirugarrenei ARDURADUNAren webgunean beren kabuz edukia sartzeko aukera ematen dien edozein bitartekotan (azalpenezkoa da zerrenda soilik, inola ez murriztailea) jasotako informazioaren edo edukien gainean. Halere, eta LSSICE legeko 11. eta 16. artikuluetan ezarritakoa betez, bere burua erabiltzaile, aginte eta segurtasun indarren esku jartzen du eta aktiboki lagunduko du nazio-mailako, nazioarteko legedia, hirugarrenenen eskubide, morala edo ordena publikoaren aurka joan daitezkeen edukiera guztiak ezabatu eta, bere kasuan, blokeatzeko.

Erabiltzaileak aurreko sailkapen horretan egon daitekeen edozein eduki detektatuko balu webgunean, eskertu genioke horren berri berehala emango balio webgunearen administradoreari.

Webgunea aztertu eta probatu izan da, egokiro funtziona dezan. Hasiera batean, urteko egun guztietan eta eguneko ordu guztietan behar bezala funtzionatuko duela berma daiteke. Nolanahi ere, ARDURADUNAk programazio-akatsak egon daitezkeela aitortzen du. Horrez gain, webgunera sartzera eragotz dezaketen ezinbesteko arrazoiak, hondamendi naturalak, grebak edo antzeko egoerak ere egon daitezkeela aitortu beharra dago.

Datuak babestea

Harremanetarako inprimakiak erabiltzeko, Erabiltzaileek izaera pertsonaleko zenbait datu sartu behar dituzte aldez aurretik. Horretarako, izaera pertsonaleko datuak tratatzerakoan ARDURADUNAk ondokoak beteko ditu: Datuak Babesteko Europako UE 679/2016 Erregelamendu Orokorra eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Erabiltzaileak Webgune honetan jasotako Pribatutasun Politika ikus dezake ere.

Erabiltzailea erregistratzea

Pasahitza idatziz sartzea eskatzen duten zerbitzuak daude Webgunean. Erabiltzailea Federazioarekin jarri beharko da harremanetan, sartu beharko dituen kodeak eskatzeko.

IP helbideak

Webgunearen zerbitzariek erabiltzaileak erabili duen IP helbidea eta domeinu-izena automatikoko detekta ditzakete. IP helbidea, Internetera konektatzen denean ordenagailu bati automatikoki esleitzen zaion zenbakia da. Informazio hori guztia egokiro erregistratutako jarduera-artxibo batean gordeko da. Ondoren, datu horiek prozesatu ahalko dira neurri estatistiko hutsak ezagutzeko xedearekin: orrialdeen inprimatzeak, web zerbitzariei egindako bisiten kopurua, bisiten ordena, sarbide-puntua, etab.

LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Webgune honi edo aipatuan garaturiko jarduerei loturiko eztabaida edo gatazka guztiak ebazteko Espainiako legedia aplikatuko da. Bi aldeek berariaz men egiten diote legedi horri. Webgunearen erabilerari loturiko eztabaida edo gatazka guztiak Donostiatik gertuen dauden Epaitegi edo Auzitegietan ebatzi beharko dira.

Hart Toyota Markel

© 2023 - Eskubide guztiak erreserbatuak Gipuzkoako ehiza federazioa

Paseo de Anoeta, 5 (Kirol Etxea). 20014 DONOSTIA (GIPUZKOA)
Telefonoa 943 474642

Buletin elektronikoa

Bat egin gurekin eta ehizan gertatzen ari denaren berri izan.

 

Inskribatu nahi dut