Gipuzkoako Ehiza Federazioak, federatuta dauden elkarte guztientzat Ehiza Txapelketetako edozein modalitatetarako baimenak bideratzen ditu (probintzial nahiz eremu lokal edo sozialekoak).

Horretarako, beharrezkoa da Elkarteak 25 eguneko aurrerapenez Federazioko buleagoan idatzi bat aurkeztea, data, leku eta gutxi gora-beherako partaide zenbakia adieraziz.

Behin baimena lortutakoan Elkarteari ematen zaio, Federazioak txapelketarako egina duen seguruaren kopiarekin batera. Txapelketa bukatzean, Elkarteak, emaitzak Federaziora bidali behar ditu edozein eremutako proba delarik ere.

Elkarteei gogorarazi nahi diegu eremu probintzialeko probak, ehiztari federatu guztiei irekiak dauden probak izanik, Gipuzkoako Ehiza Federazioak denboraldi hasieran argitaratzen duen lehiaketen egutegi ofizialean jartzea komenigarria dela.

Horretarako idatzi bat bidali behar da probaren data adieraziz urte baikoitzeko urtarrilaren 31 baino lehen. Idatzi honek ez dauka zer ikusirik baimen administratiboko idatziarekin.

 
FRANCHI Produktuak