0 Produktuak = 0,00 €

Pribatutasun politika

Erabiltzailearentzako informazioa

Zein da izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduaren arduraduna?

GIPUZKOAKO EHIZA FEDERAZIOA da ERABILTZAILEAren datu pertsonalak tratatzeko ARDURADUNA. Tratamendu hori apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendua (GDPR) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (LOPDGDD) betez egingo dela jakinarazten zaizu.

Zertarako tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?

GIPUZKOAKO EHIZA FEDERAZIOAk adierazten du bere Webgunearen bitartez lorturiko datuak ondoko xedeetarako erabiliko dituela:

  • Zure esku dituzun bitartekoetako edozeinen bitartez eskatu diguzun informazioaren igortzea kudeatzeko.
  • Webgunearen bitartez eskatzen diren zerbitzu ezberdinak izapidetu eta kudeatzeko; ondokoak dira:
    • Lizentzia, baimen bereziak, txapelketetarako baimenak eskatzea eta berritzea, federatuen datuak aldatzeko eskariak, etab. Eskari horietan zuren datuen tratamenduari buruzko informazio zehatza ikus daiteke.
    • Arlo pribatuaren bitartez eskaturiko izapideak kudeatzea. Hauetarako, dagokion erabiltzailea eta pasahitza sartu beharko da.
    • Gure buletin elektronikoa jasotzeko eskaria, webgune honen bitartez egiten dena.
    • Merkatu azterketak eta erabileraren inguruko estatistika-analisiak egiteko.

Harremanetarako inprimakian edo deskargatu beharreko inprimakietan izartxoarekin (*) seinalatutako koadrotxoak markatzean eta eremuetako datuak sartzean, erabiltzaileak berariaz eta libreki eta inolako zalantzarik gabe onartzen du bere datuak beharrezkoak direla eskaintzaileak bere eskaria izapide dezan. Hautazkoa da beste eremu guztietan eskaturiko datuak sartzea. Erabiltzaileak ARDURADUNAri baieztatzen dio sarturiko datuak benetakoak direla. Aipatuetan egondako edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartuko du ere.

ARDURADUNAk jakinarazten du webgunearen bidez eskaturiko datu guztiak derrigorrezkoak direla, beharrezkoak baitira erabiltzaileari zerbitzu egokia eskaini ahal izateko. Datu guztiak sartuko ez balira, arduradunak ez du bermatuko eskainitako informazioa eta zerbitzuak erabiltzaileak eskatu diren horiek izango direnik.

Zer dela eta trata ditzakegu zure datu pertsonalak?

GDPR-aren 6. artikuluak tratamendu hori zilegi egiten duelako, ondokoetan oinarrituta:

  • Arduradunak DBEOren 6.1.f artikuluan eta kirol arloko araudiaren arabera dituen eginkizun publikoetan oinarrituta duen legezko interesa; bai eta Erabiltzailearen onartzea ere, beharrezkoa denean.

Noiz arte gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Tratamenduaren xedea bermatzeko beharrezkoa den epean edo legediak eskatzen duen epean zehar gordeko dira soil-soilik. Datuak gordetzea beharrezkoa ez den bezain laster aipatu datuak ezabatu egingo dira, datuen anonimotasuna eta beren erabateko suntsipena bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartuz.

Nori emango dizkiogu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak ez dira hirugarrenen esku utziko, baina tratamenduaren xedeak garatu eta gauzatu ahal izateko beharrezkoa balitz zure datuak komunikazioen arloko gure zerbitzu-hornitzaileen esku uztea, horrela egingo dugu. ARDURADUNAk pribatutasunari dagokionez indarrean dagoen legediak eskatzen dituen konfidentzialtasun-kontratu eta tratamendua arautzeko hitzarmen guzti-guztiak sinatu ditu bere hornitzaileekin.

Zeintzuk dira zure eskubideak?

Ondokoak dira ERABILTZAILEAREN eskubideak:

  • Baimena edozein unetan ukatzeko eskubidea.
  • Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta besterentzeko, mugatzeko eta haien tratamenduaren aurka egiteko eskubidea.
  • Kontrol-agintearen (www.aepd.es) aurrean erreklamazio bat aurkezteko eskubidea, datuen tratamenduak indarreko legedia betetzen ez duela uste baduzu.

Halaber, beren eskubideen inguruko informazio gehiago jaso nahi duten interesdunek Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren 901.100.099 / 91.266.35.17 telefonoetara dei dezakete; edo, bestela, bere webgunera jo ondoko estekaren bidez:
http://www.agpd.es/portalwebAGPD/CanalDelCiudadano/derechos/index-ides-idphp.php

Harremanetarako informazioa, zure eskubideak gauzatu ahal izateko

GIPUZKOAKO EHIZA FEDERAZIOA. ANOETA PASEALEKUA, 5 – 20014 DONOSTIA
(Gipuzkoa). Posta-e: info@fedecazagipuzkoa.com

Era berean, beren eskubideen gauzatzearekin kontent ez dauden interesdun guztiek erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean. Aipatu erakundearen helbidea ondokoa da: Jorge Juan, 6 28001-Madril. www.agpd.es

Erabiltzaileak 14 urtetik gorako adina duela baieztatu beharko du; honela, bere datu pertsonalen tratamendua onartzeko lege-gaitasun nahikoa duela onartzen du; hori guztia, Pribatutasun Politika honetan ezarritako baldintzak betez.

Segurtasun-neurriak

Datu pertsonalen babesari loturiko indarreko legedian xedatutakoarekin bat, ARDURADUNAk GDPR eta LOPDGDD delakoen xedapen guztiak betetzen ditu bere ardurapeko datu pertsonalak prestatzeko. Gehienbat, eta bereziki, GDPR-aren 5. artikuluan zehaztutako printzipioak betez, horien bitartez ondokoa bermatzen baita: datuak zilegi, legea betez eta era gardenean tratatzen direla, interesdunari dagokionez; eta era egokian eta bidezkoan tratatzen direla, bilaturiko xedeei dagokienez.

ARDURADUNAk aitortzen du beharrezko neurri tekniko eta antolakuntza arloko politika guztiak ezarri dituela GDPR eta LOPDGDD araudiek eskatzen dituzten segurtasun-neurriak bermatu eta ERABILTZAILEen eskubideak eta askatasunak babesteko; eta beharrezko informazio guztia helarazi diela eskubide horiek gauza ditzaten.

Pribatutasun bermeen inguruko informazio gehiagorako, idatz iezaiozu ARDURADUNAri, GIPUZKOAKO EHIZA FEDERAZIOAren bitartez. Anoeta Pasealekua 5, 20014 Donostia (Gipuzkoa). Posta-e: info@fedecazagipuzkoa.com

Hart Toyota Markel

© 2024 - Eskubide guztiak erreserbatuak Gipuzkoako ehiza federazioa

Paseo de Anoeta, 5 (Kirol Etxea). 20014 DONOSTIA (GIPUZKOA)
Telefonoa 943 474642

Buletin elektronikoa

Bat egin gurekin eta ehizan gertatzen ari denaren berri izan.

 

Inskribatu nahi dut