0 Produktuak = 0,00 €

Gipuzkoan ehiza larria arautzeko oinarrizko akordioa lortu dute Aldundiak eta Ehiza Federazioak

Zirriborro bat adostu da, idazketa prozesuan dagoena, eta datozen egunotan sinatuko da hitzarmena

Azken bileraren ondoren, Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Ehiza Federazioak jakinarazi dute oinarrizko lankidetza akordioa lortu dutela lurraldean ehiza larria arautzeko. Hitzarmen zirriborro bat adostu dute bi aldeek, eta horren idazketa burutzen ari dira orain, bai akordioaren edukiarena, eta baita lanerako metodologia zehaztuko duten eranskinena ere. Hitzarmen hori datozen egunotan sinatuko da, eta sinatu bezain laster emango da publikoki edukiaren berri publikoki.
Aldundia zein Federazioa jakitun dira oraindik ere gehiago landu beharreko kontuak gelditzen direla, eta horiek garatzeak elkarlan bat eskatuko duela legealdian zehar, baina bat datoz beharrezkoa dela lehenbailehen ehiza uxaldiekin hastea, basurdeen eta orkatzen ugaritzeari aurre egiteko, eta espezie horiek landa ingurunean sortzen dituzten kalteak murrizteko.
Era berean, Aldundiak konpromisoa hartu du Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenak Uliako ehizaren inguruan emandako epaia betearazteko, eta horretarako beharrezkoak diren neurriak ezartzeko, dagokion foru aginduaren publikazioaren bitartez.

Donostia, 2019ko irailaren 6a

Hart Toyota Arion Helvetia

© 2019 - Eskubide guztiak erreserbatuak Gipuzkoako ehiza federazioa

Edificio CEMEI, Bº Igara Portuetxe, 23B, 3ª Planta - Oficina 17. 20018 DONOSTIA (GIPUZKOA)
Telefonoa 943 474642 - Faxa 943 474551

Buletin elektronikoa

Bat egin gurekin eta ehizan gertatzen ari denaren berri izan.

 

Inskribatu nahi dut