0 Produktuak = 0,00 €

GIPUZKOAKO EHIZTARIAK BIHARTIK AURRERA GREBA MUGAGABEAN.

GIPUZKOAKO EHIZTARIAK BIHARTIK AURRERA GREBA MUGAGABEAN.

2018ko Apirilak 15 ean Donostian izan zen manifestaldian abisatu genun. Egun horretan, Pasapaloma, Arabacaza eta Fundazioaren eskutik 10.000 pertsona batu genituen.
Urte baten ostean, gure eskariak ez dira bete, eta oraindik ere okerrago gure egoera llarritu egin da. Ehiztarien indarrak batu egin behar ditugu berriro. Egoera larri hau dela eta, 100 elkarte eta 60 ehiza nagusiko kuadrillak erabaki dugu EHIZA GREBA MUGAGABEAri hasiera ematea larunbat hontatik aurrera. Ez da gustokoa eta xamurra izan erabaki hau hartzea, baino uste dugu egoera hau dela eta geratzen zaigun bide bakarra dela.
Gipuzkoar ehiztariak gure pazientziaren mugara iritsi gera, gure afizioari eten bat egingo diogu ikusiz FORU ALDUNDIAK duen jarrera ikusita. Estatu mailan ere ehiztariekiko erasoak areagotzen ari dira, arma reglamentu berriarekin, Tribunal Supremoko erabakiengatik ehiza bedekin eta kirol lege berriekin. Ulia ere beste arrazoietako bat da, Tribunal Supremo ko aldeko sententzia bat eduki arren, Foru Aldunidiak ez du errespetatzen eta ahaleginak egiten hari da azpi jokoarekin ez sententzia hori onartzeko.
Urteak daramatzagu konponketa bilatzen elkarrizketaren bideak jarraituz agente politikoekin eta alderdi guziekin, baino hau gero eta zailagoa da, talde hauen postura ULTRAEKOLOGISTA eta URBANITA bihurtzen ari direlako. Landa mundua eta ehiza mundua ez dute ez ezagutzen eta ezta errespetatzen ere. Hurrengo egunetan, argituko dira bai elkarte eta baita kuadrilekin ere ze protesta akzio burutuko diren.

¡POLITIKO, ANIMALISTA ETA EKOLOGISTA RADIKALAK JAR DITZAGUN BERE TOKIAN!

GIPUZKOAKO EHIZA FEDERAKUNTZA

Hart Toyota Arion Helvetia

© 2019 - Eskubide guztiak erreserbatuak Gipuzkoako ehiza federazioa

Edificio CEMEI, Bº Igara Portuetxe, 23B, 3ª Planta - Oficina 17. 20018 DONOSTIA (GIPUZKOA)
Telefonoa 943 474642 - Faxa 943 474551

Buletin elektronikoa

Bat egin gurekin eta ehizan gertatzen ari denaren berri izan.

 

Inskribatu nahi dut