0 Produktuak = 0,00 €

Bernaras, Espainiako txapeldun

Iosu eta bere txakur “Xaxa”-k lortu zuten Springer Spaniel modalitateko titulua, Ribarrojan ospatu zen txapelketan.

Berri bikaina gipuzkoako ehizarentzat lehengo igandean, irailak 8, estatuko San Huberto txapelketan lortutakoa; non gure ordezkaria zen Iosu Bernaras eta bere txakur “Xaxa” nabarmendu ziren Espainiako Springer Spaniel modalitateko txapelketa irabaziz. Sekulako arrakasta.

Ribarroja del Turia herria, Espainiako Ehiza Federazioak Valentziako Ehiza Federazioaren laguntzaz antolatutako XXXII Espainiako San  Huberto Txapelketaren lekuko izan zen. 7 eta 8 egunak oso biziak izan ziren; izan ere tokiko txapelketaren aurretik Espainiko Kopa lehiatu baitzen, segidako jardunaldietako txapelketarako sailkapena. Proba desberdinak, La Garza ehiztari elkarteak Espainiako Ehiza Federazioaren eskura jarri zituen lurretan egin ziren, leku egokiak bere hurbiltasunagatik, parte-hartzaileen familia eta publiko bezela joan zirenek probak oso hurbiletik jarraitzeko aukera izan zutelarik.

Gainera, probra gogorrak aukeratu zituzten eta parte-hartzaile eta beraien txakurren kalitate bikaina ikusteko aukera izan zen. Iosu Bernaras eta bere txukar “Xaxa”-k merezimendu osoa izan zuten sailkapen nagusian mantxatar beteranoa eta behin baino gehiagotan Espainiako txapeldun izan den Julian Olayari aurre hartzeko, podium-ean hirugarren postua Jose Miguel Mossi Valentziarrarentzat izan zen.

Gainontzekoak, zorterik ez

Gure lurraldeko beste parte-hartzaileek ez zuten zorterik izan emaitza hobeak lortzeko; izan ere Antxon Sanchez eta Iker Cenzual –ek ez zuten lortu San Hubertoko final haundian sartzea. Modalitate honetan eta azken barrage gogorraren ondoren, Madrilgo Francisco Lopez Hernandez izan zen irabazle bere spagneul breton eme “Lola”-rekin batera eta emakumeen artean, iragarpen guztien aurka, Balearretako Xisca Capo Vallespir gaztea izan zen irabazle bere epagueul breton eme “Jiga del Matochar”-rekin .

Valentziar lurraldetara hurbildutako Euskal selekzioa Patxi Sanchez ordezkari arabarraz gidatua egon zen. Azken honek partaide guztien artean egondako harreman ona goraipatu zuen, eta San Huberto ehizako modalitatean lorturiko emaitzak besteetan bezain onak ez izateak tristura sortu zuela azpimarratu zuen.

Muestra txakurrena asteburu honetan izango da

Luis Maiz eta Antxon Sánchez, (errepikatzen duela), izango dira 2013ko Espainiko Muestra Txakurren txapelketan parte hartuko duten bi ordezkari euskaldunak. Txapelketa bihartik aurrera burutuko da Toledoko Méntrida herrian. Luis Maiz tolosarrak  “Beltz” eta “Pol de Istingorri” aurkeztuko ditu, Antxo Sanchez irundarrak “Bako”.
 
(Iturria: Mundo Deportivo 13/09/13)

Hart Toyota Markel

© 2024 - Eskubide guztiak erreserbatuak Gipuzkoako ehiza federazioa

Paseo de Anoeta, 5 (Kirol Etxea). 20014 DONOSTIA (GIPUZKOA)
Telefonoa 943 474642

Buletin elektronikoa

Bat egin gurekin eta ehizan gertatzen ari denaren berri izan.

 

Inskribatu nahi dut